Negoziazio Mahaiaren apirilaren 14ko bileran posizioak gerturatzea lortu ondoren, datorren apirilaren 30erako hitzordua finkatu da Gipuzkoako Esku Hartze Sozialaren III. Hitzarmenaren aurreakordioa egiteko aukera aztertzeko.
fgsot0
Gipuzkoako esku-hartze sozialari buruzko III. hitzarmenaren negoziazio-mahaiaren bilkura

Martxoaren 15ean, Esku-hartze Sozialari buruzko III. Hitzarmenaren negoziazio-mahaia bildu zen, eta, bilkura horretan, hainbat hurbiltze-proposamen egin zituzten Hedatzenek eta sindikatuek, akordioa ahalbidetze aldera. Bi aldeek aztertu eta baloratu behar dituzte proposamenok.
Esku Hartze Sozialeko III. Hitzarmeneko negoziazio-mahaiak
Joan den otsailaren 9an ekin zien berriro Esku Hartze Sozialeko III. Hitzarmeneko negoziazio-mahaiak bilerei, sindikatuek abenduko bileran proposatutako akordio-aukerei buruz hausnartzeko hartutako tartea eta gero.
Aurreikusita zegoen hausnarketa osteko lehen bilera hori erabakigarria izango zela akordioaren aldeko jarrera definitzeko, baina ez dute emaitzarik lortu, eta, ondorioz, aurrera egin behar da aurreikusitako bilera-egutegiarekin. Martxotik aurrera ekingo zaie berriro bilerei.
Negoziazio kolektiboa Gipuzkoan

Oraindik ere zabalik dago Gipuzkoako Esku Hartze Sozialaren arloko III. Hitzarmen Kolektiboari buruzko negoziazioa. Mahai negoziatzaileak aurreikusi du 2021eko otsailaren 9an helduko diela berriro negoziazio-bilkurei. Espero dute aurrerapausoak ematea 2018an abiarazitako negoziazio-prozesuan.